[BIDEOA] 'Euskara ibiltaria' erakusketa aurkeztu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 12:00

'Uscaldunac garen ezquero' zikloaren barrenean, Euskaltzaindiaren 'Euskara ibiltaria' erakusketa ikusteko aukera izanen da heldu den egunetan Beran. Atzo egin zuten aurkezpena Beran eta bertan bildu ziren Berako Udaleko, Euskaltzaindiako, Euskarabideko eta Laboral Kutxako ordezkariak.

Erakusketa ikusgai dago dagoeneko. Azaroaren 29an, asteazkena, 18:30ean bisita gidatua izanen da, baina horretarako aitzinetik izena eman beharko da euskara@bortziriak.eus helbidera edo 680 65 06 50 zenbakira deituta. Norbere kabuz bisitatzeko aukera izanen da abenduaren 3an, 6an eta 8an 11:00etatik 13:00ak bitartean.

Erakusketaz gainera, ekimen honetarako espresuki prestatutako kultur emanaldia ere izanen da. Edu Zelaietak, Beñardo Goietxek eta Raul Garcíak landu duten emanaldia, hain zuzen ere, Euskararen hiru titiak eta bertze istorio miresgarri batzuk izenburu duena. Kasu honetan Beralandetan izanen da, abenduaren 1ean, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun