Azaroak 25

Beran ere karrikara atera dira indarkeria matxistaren kontra

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 27a, 14:30

Indarkeria matxistaren kontra elkartu ziren larunbatean Beran ere. Goldatz talde feministak deituta, indarkeria matxistaren kontrako ibilbidea egin zuten Agerran hasita. Bidean, indarkeria matxistaren ondorioz eraildako emakumeak oroitu zituzten eta ondotik elkarretaratzea egin zuten Mukixu zubian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun