Heziketa digitalari buruzko hitzaldia izanen dute Lesakan azaroaren 29an

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 27a, 16:00
Heziketa digitala izanen dute hizpide asteazken arratsaldean Tantirumairu ikastolan.

Heziketa digitalari buruzko hitzaldi irekia antolatu du Lesakako Tantirumairu ikastolak Lesakako udalaren laguntzaz azaroaren 29an, asteazkenean 17:00etan hasita Tantirumairu ikastolan.

Bertzeak bertze heziketa irizpideak (adinak, erabilera denbora…), haur eta nerabeekn izan beharreko elkarrizketak, erabilera osasungarria eta gehiegizko erabilera, guraso kontrolak, ekintza aberasgarriak eta bertze zenbait gai izanen dituzte hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun