Nire espazioa eman
Haurrak beren gorputzaren jabe dira, eurena da. «Ez» esateko eskubidea dute, ukituak izan edo laztanak izan nahi ez badituzte. Eta helduek errespetatu egin behar dute. Haien gorputza beraiena da, eta, beraz, inork ezin ditu ukitu haien baimenik gabe.
Bakarrizketa hau Europako Kontseiluak adingabeen aurkako sexu-indarkeria prebenitzeko egindako gidan oinarritzen da, eta ikasteko, kontzientzia hartzeko eta erne egoteko oso modu dibertigarria da. Espazioari buruzko barre eta pasadizo zoroen artean, J.U.k oso argi utziko digu: Zure gorputza zurea da ukitzeko modu onak eta txarrak daude Sekretu onak eta txarrak daude, kezkatzen zaituen, deseroso sentiarazten zaituen, beldurtzen zaituen edo triste jartzen zaituen sekretu bat badago, sekretu hori ez da ona eta konfiantzazko heldu bati kontatu beharko zenioke. Zure burua babestea helduen ardura da, ezer ez da zure errua. Zure segurtasun-sarea ezagutu behar duzu, zein helduengana jo dezakezun eta norengan fidatu behar duzun.