Telefono mugikorrak erabiltzeko ikastaroa eginen dute heldu den astean Berako zahar etxean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 22a, 18:00

10 orduko ikastaro doakoa izanen da, azaroaren 27tik abenduaren 1era

LINK Nafarroako trebakuntza digitaleko planak doako ikastaroa antolatu du heldu den astean Berako San Jose zahar etxean, Android telefono mugikorrak erabiltzen ikasteko. Helburua «egunerokoan zure senideen mende egon gabe Internet bidez komunikatzeko» gai izatea du ikastaroak.

Azaroaren 27tik abenduaren 1era, astelehenetik ortziralera izanen da ikastaroa eta bi taldetan emanen dute; 16:30etik 18:30era eta 18:30etik 20:30era. Parte hartzaileek beraien smartphone mugikorra eraman beharko dute. Interesa dutenek izena eman beharko dute 948 012 012 telefonora deituz, aventuradigital@navarra.es helbidera idatziz edo Nafarroako Gobernuko webgunearen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun