Informazio panel digitalak paratu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 22a, 17:00
Beheko Plazan, Herriko Etxearen alboko paretan paratu dute panel digitaletako bat. Heldu den astean piztuko dituzte.

Gurekin Zerbitzuen Elkartea eta Lesakako Udalaren eskutik 15.735 euroko inbertsioa egin da baina osorik diruz lagundua da.

Gurekin Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin, herrian bi panel digital instalatu dituzte. Digitalizaziorako eta komertzioetarako bideratutako Europako dirulaguntzak aprobetxatuz, herritarrentzat eta komertzio eta zerbitzuentzat onuragarri izanen diren bi panel instalatu dituzte, Harriondoa Kultur Etxean eta Beheko Plazan, herriko etxearen alboko horman.

Panel hauen bitartez, Lesakako udalak eta Gurekin Zerbitzuen Elkarteak informazio ugaria zabalduko dute: kultur agenda, udaleko informazio nagusiena, zerbitzu elkarteak antolatutako ekintzak...

Panelen kostua 15.735 eurokoa izan da era %100ean diruz lagundua izan da. BEZa udalak ordaindu du. Momentuz, bi panelak paratu dituzte, baina heldu den astera arte ez dituzte piztuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun