Gaur asteazkena, azaroaren 22a da berez Santa Zezilia eguna eta aste honetan, beraien zaindariaren eguna ospatzeko hainbat emanaldi eskainiko dituzte Lesakako musika taldeek. Joan den larunbatean egin zuten lehena txistulariek Kattun. Aste honetan,. azaroaren 24an, ortziralean 19:00etan abesbatzak kantatuko du Alondegiko arkupean eta ondoren, trikitilari eta panderojoleei udaletxeko arkupean joko dute. Azaroaren 25ean, larunbat eguerdian musika banda eta soinulariak kalejiran ibiliko dira.