Laguntza eskertzeko afaria antolatu du Igantziko Biltokik azaroaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 21a, 11:00

Igantziko Biltokik antolatutako ekitaldietan laguntzen dutenei eskertzeko afaria antolatu dute larunbaterako.

Igantziko Biltokik antolatzen dituen ekitaldietan lagundu dutenentzat, eskertza moduan, afaria antolatu du azaroaren 25ean, larunbat honetan. Afaria bazkide nahiz bazkide ez direnentzat irekia da, beti ere ekintza horietan lagundu baldin badute.

Bertze aldetik, Biltoki elkarteko mus eta partxis tximista txapelketak berriz ere abian dira. Anima zaitezte!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun