30 lagun baino gehiago elkartu ziren Kultur Etxean zaintzaileen testigantzak aditzeko. Hasteko, greba feminista orokorra zer den azaldu zuten Goldatzeko kideek. Ondotik, Maider Iantzi kazetariak gidatuta, hainbat sektoretan aritzen diren zaintzaileek hartu zuten hitza, eta beren errealitatea azaldu zuten. Bukatzeko, greba eguneko ekintzen berri eman zuten antolatzaileek eta bertan parte hartzeko deia egin zuten.