Paris 365 jantoki solidarioarentzat janari bilketa eginen dute astelehenean Arantzan eta Igantzin

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 17a, 13:00

Aurten ere Paris 365 jantoki solidarioarentzat janari bilketa antolatu dute Arantzan eta Igantzin, beharrean daudenei laguntzeko. Astelehenean, azaroaren 20an, goizez eta arratsaldez bilduko dituzte elikagaiak bi herrietan.

Arantzan 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Bortzak Bat kooperatiban bilduko dute jatekoa, eta Igantzin ordutegi horretan Erretorebaitan. Epe luzera irauten duten jatekoak eramateko eskatu dute.

Diruz lagundu nahi duenak ere horretarako aukera izanen du, bi herrietako bankuetan dauden kontuetan ekarpena eginez. Diruaz gain, norbere datuak emateko deia egin dute, errenta aitorpenean desgrabatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun