Ajoarriero lehiaketan bikoteka parte hartu beharko da eta bikote bakoitzak gas sukaldea, kazuela, zartagina eta behar dituen tresna eraman beharko ditu, baita patatak, piperrak eta bertze. Beti Gazte elkarteak bi kilo bakailao gatzgabetua, olioa, baratxuria eta gatza emateaz gain, 10 euro banatuko ditu bikoteko. Egunean berean, bikote bakoitzeko kide bat guttienez Beti Gazteko egoitzan egon beharko da 17:30erako. Lehenbiziko hiru bikoteek izanen dute saria.