Maiatzeko uholdeetan kaltetutako mendiko pistak moldatzeko lanak esleitu ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 17a, 18:30

Aurtengo maiatzaren 20an uholde larria izan zen Beran. Uholdeak kalte handiak eragin zituen, eta geroztik horiek moldatzeko lanak nola egin aztertzen aritu da Berako Udala. Oraingoz, baserri auzoetako pistak moldatzeko lanak esleitu dituzte.

Nafarroako Gobernuak larrialdi gisa izendatu du mendiko pistak moldatzea, eta dirulaguntza eman du horretarako. Dagoeneko hasiak dira pistak moldatzeko lanak, eta urte bukaerarako bukatzea espero dute. Denera, lanek 191.013,01 euroko kostua izanen dute.

Hauek dira moldatuko dituzten pistak: Suspelttiki auzoan Eguriko bidea, Mitxeoren bordatik goiti doana eta Agerratik Suspelttikira doana; Eltzaurdian Larretxen bordakoa; Zian Peñabordarako bidea; Kauko bidea; Garaitarretan Uxanen Zia errekaren ondokoa eta Zalainen Mandanikiko bordakoa.

Irudietan, moldatuko dituzten kaltetutako hainbat pista ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun