Santa Zezilia eguneko kontzertua eginen dute astelehenean Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 17a, 09:00

2021ean musika ikasketak bukatutako ikasleak Santa Zezilia eguneko kontzertuan.

Santa Zezilia eguna ospatzeko Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek astelehenean, hilaren 20an kontzertua emanen dute 18:00etan musika eskolan. Kontzertuan iaz solfeoko bigarren mailako ikasketak burutu zituzten ikasleek parte hartuko dute, eta ondotik, diplomak banatuko dizkiete. 

Kontzertua hasteko Peru Garrok Estudio 6 eta Désirèe kantak joko ditu gitarrarekin. Ondotik, Ane Trillo trikitilariak hiru kanta interpretatuko ditu: Inundik Inorae, Erre zenituzten eta Alboka Rocka. Elaia Boan ariko da segidan txistuarekin eta Tximeletaren mezua kanta joko du Marijo Vergara irakaslea lagun duela. Saxofoiaren txanda izanen da gero; Beñat Iparragirrek It's raining men kanta joko du. Jimmy O'Learyk El gondolero eta Summertime abestian joko ditu pianorekin, Marijo Vergara lagun duela. Bukatzeko Iraia Errandoneak Mendiko Soinuak piezaren hiru zati joko ditu txistuarekin Marijo Vergara pianoarekin lagun duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun