Lesakako txistulariek kontzertua emanen dute azaroaren 18an

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 16a, 14:00
Lesakako txistulari taldeak Kattun eskainiko du emanaldia larunbat arratsaldean.

Larunbatean 19:00etan eskainiko dute Santa Zezilia eguneko ospakizunen lehen emanaldia Kattun

Lesakako musikariek Santa Zezilia ospatuko dute aurten ere. Emanaldi gehienak heldu den astean izanen badira ere, azaroaren 18an, larunbatean 19:00etan txistulariek kontzertua eskainiko dute Kattun.

Heldu den astean gehiago

Heldu den asteazkena, azaroaren 22a da berez Santa Zezilia eguna eta, aipatu bezala, heldu den astean izanen dira ospakizunik gehienak. Azaroaren 24an, ortziralean 19:00etan abesbatzak kantatuko du Alondegiko arkupean eta ondoren, trikitilari eta panderojoleei udaletxeko arkupean joko dute.

Azaroaren 25ean, larunbat eguerdian musika banda eta soinulariak kalejiran ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun