Traktoreen azterketa teknikoa egiteko hitzorduak izanen dituzte heldu den astean eta hurrengoan Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 15:00

Traktoreei azterketa teknikoa egiteko unitate mugikorra Bortzirietan herriz herri ibiliko da heldu den astean eta hurrengoan. Asteartean eta asteazkenean Beran eginen du geldialdia, ortzegunean eta ortziralean Arantzan. Azaroaren 27an Lesakan izanen da, 28an Etxalarren eta 30ean Igantzin.

Herriz herri hau izanen da ordutegia:
  • Azaroaren 21ean eta 22an Beran, 10:00etatik 13:45era.
  • Azaroaren 23an eta 24an Arantzan, 10:00etatik 13:45era. Herrikoek eta Eguzkialdea auzokoek azaroaren 23an egin beharko dute eta Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea auzokoek azaroaren 24an.
  • Azaroaren 27an Lesakan, 09:45etik 13:45era.
  • Azaroaren 28an Etxalarren, 09:45etik 13:45era.
  • Azaroaren 30ean Igantzin, 09:45etik 13:45era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun