Kabiak elkartearen kamishibaia saioa eta hitzaldia izanen dituzte Lesakan ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 13:30
Saharako Bubisher edo liburutegiak ezagutzeko haurrendako saioa eta helduendako solasaldia izanen dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako liburutegian.

17:30ean izanen da haurrendako joku saioa eta 18:30ean helduendako solasaldia, biak euskaraz

Saharako Kabiak elkartearen eskutik, errefuxiatu sahararrei zuzendutako Bubisher elkartasun-proiektuaren inguruan. azaroaren 16an, haurrendako kamishibaia saioa izanen dute (ortzegunean 17:30ean), eta ondoren helduentzako hitzaldia (ortzegunean 18:30ean) Lesakako liburutegian, Bi saioak euskaraz izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun