Emakumez osaturiko antzerki taldea da Kilo Kolo eta hainbat obra taularatu dituzte. Larunbatean zazpi lagun izanen dira oholtza gainean.
Sinopsia
Yolanda Bell, drogekiko mendekotasuna duen abeslariak bere bikotea adulteratutako heroinaren gaindosiak hiltzen ikusten du. Egoerak izututa, Redentoras Humilladas izeneko konbentuan sartzea erabakitzen du. Ordena hori, ordea, berezi da, bertako ama nagusia Yolanda zale sutsua baita.
Konbentuko kideek urte aunitz daramatzate bizitza desbideratua duten neskak bekatutik salbatzen, nahiz eta, azkenaldian, komentuak krisi bat bizi duen. Yolanda hagitz ongi hartuko dute bertan, batez ere ama nagusiak.
Komentuan, Yolandak harrituta ezagutuko ditu moja jentil eta xelebreen mendekotasun eta grinak. Guztiek bizimodu ez konbentzionala daramate, ama nagusi berriaren aginduekin bat ez datorrena.