A30 Greba Feminista Orokorra

Zaintzaren inguruko solasaldia eginen dute Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 18:00

Zaintza lanetan ari diren hainbat emakumeren testigantzak aditzeko aukera izanen da. Irudia: Freepik.

Azaroaren 30eko greba feministaren harira, Berako zaintzaileen testigantzak biltzeko solasaldia antolatu dute ortziralean Beran. Hainbat zaintzaile mintzatuko dira, eta Maider Iantzi izanen da da gidaria. Hitzordua 19:30ean izanen da Berako Kultur Etxean.

Ortziraleko hitzorduaz gain, gaur, 19:30ean greba antolatzeko bilera mistoa eginen dute Beralandetan. Berako bileraz gain, Lesakan ere gaur elkartuko dira  19:00etan Arranon greba antolatzeko. Lesakako bilera ere mistoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun