Berako Mugara Arkitektura bulegoa saritu dute Peña Ganchegui sarietan

Ttipi-Ttapa 2023ko azaroaren 15a

Mugara bulegoak Legardan (Nafarroan) egindako Sanz-Serrano etxebizitza. Irudia: Aitor Ortiz.

Ander Rodriguez Korta arkitekto beratarraren Mugara Arkitektura bulegoak ohorezko aipamen bat jaso du 2023ko Peña Ganchegui Euskal Arkitektura Gazte Sarian.

Errealitatea ikusteko duen modu partikularra, soluzioen aniztasuna zein berezitasuna eta bere proposamenen ausardia nabarmendu ditu epaimahaiak.

Mugara Arkitekturaren lana erakusgai egonen da Donostian, Euskadiko Arkitektura Institutuan. Azaroaren 2an paratu zuten ikusgai eta abenduaren 3ra arte ikusten ahalko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun