Nahia Senper Maziziorri tokatu zaizkio Lesakako finalaurrekorako bi sarrerak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 08:00

Igande honetan Lesakan jokatuko duten Nafarroako Bertsolari Txapelketako saiorako bi sarrera zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk Ttipi Txarteldunen artean, eta irabazlea Nahia Senper Mazizior beratarra izan da.

Sei bertsolari ariko dira igande honetan Lesakan bertsotan: Joanes Ilarregi Marzol leitzarra, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri lesakarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi. Gaiak jartzen Alaitz Rekondo Ferrero lesakarra ariko da. Saioa 17:30ean Lesakako pilotalekuan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun