Irungo Janari jatetxea nagusitu da Usategietako XI. Gastronomia lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 07:00

Irungo Janari jatetxea kudeatzen duten Alejo Portu eta Maialen Irigoien, Urrezko Paletarekin.

Alejo Portu eta Maialen Irigoien lesakarrek kudeatzen duten jatetxeak lortu du urrezko paleta, Lizarietako Hordago jatetxeak zilarrezkoa eta Etxalarko Elutsak herri epaimahaiarena

Etxalarko Usategietako XI. gastronomia lehiaketa egin zen asteburuan eta zortzi jatetxek parte hartu zuten. Horien artean, Alejo Portu eta Maialen Irigoien lesakarrek kudeatzen duten Irungo Janari jatetxeak lortu zuen lehen saria, Urrezko Paleta. Zilarreko Paleta, berriz, Lizarietako Hordago jatetxeak eskuratu zuen eta berrikuntzaren saria Madrilgo La Cabaña Argentina jatetxeak. Herri epaimahaiaren saria Etxalarko Elutsa jatetxean aritutako Pakita Altzugurenek prestatutako platerak eskuratu zuen. Arantzako Burlada jatetxeak akzesita eskuratu zuen.

Guztira zortzi jatetxek parte hartu zuten: Santxotena (Elizondo), Burlada (Arantza), Elutsa (Etxalar), Janari (Irun), Ordago (Lizarieta), Arraya (Sara) eta Madrilgo Alcotan eta La Cabaña Argentina.

Zozketa

Zozketa egiteko ere aprobetxatu zuten usazaleek eta hauek izan ziren zenbaki saridunak:

  • 1. saria (12 uso bizirik): 5.268 zenbakia
  • 2. saria (bi lagunendako bazkaria edo afaria): 4.257 zenbakia
  • 3. saria (Saskia): 5.122 zenbakia

Zozketaren irabazleek 690 26 77 56 zenbakira deitu behar dute, hiru hilabete baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun