'Como la vida misma' liburua aurkeztuko du ortzegunean Beran Trini Mikelarena idazleak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 14a, 15:00

Trini Mikelarena beratarra, bere azken liburuarekin.

Trini Mikelarena Peña idazlearen 'Como la vida misma' liburua aurkeztuko dute ortzegunean 18:00etan Berako Liburutegian. Mikel Taberna Irazoki idazle beratarra izanen da liburua aurkezteko arduraduna, eta liburua aurkezteaz gain, argitaletxearen hurrengo liburuen berri ere emanen dute.

Trini Mikelarena Peña beratarrak Como la vida misma liburua argitaratu zuen udaberrian, Letrame argitaletxearen bitartez. 30 kontakizun labur idatzi ditu gaztelaniaz, batzuk bere bizitzarekin zerikusia dutenak. Lehen aldiz helduei zuzendutako liburua argitaratu du Mikelarenak, lehendik euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako eta berak ilustratutako Hegaka ez zekien txantxangorria eta Sagarroi gazte baten egunkaria haurrendako liburuen ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun