'Mendian hil, hirian hil' dokumentalaren emanaldia izanen da Etxalarren asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 17:00
'Mendian hil, hirian hil' dokumentalaren grabazio une bat.

Izarra Tanatorioak antolatuta, 'Mendial  hil, hirian hil' dokumentalaren emanaldia izanen da asteazkenean, 18:00etan Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean. Emanaldiaren ondotik solasaldia izanen da.

Iñaki Peña Debagoieneko Ospitaleko (Gipuzkoa) Zainketa Aringarrietako medikua da dokumentalaren gidoigile eta zuzendaria. Mendian hil, hirian hil da ikus entzunezko hirugarren bere lana; heriotza, dolu prozesua eta gainditze fasearen inguruko trilogia bati amaiera ematen diona. 

Sinopsia

Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu? Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropen, joan zirenak gogora ekartzea… Horiexek dira Iñaki Peñaren dokumental berriaren hari-muturrak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun