A30 Greba Feminista Orokorra

Greba feminista orokorra antolatzeko bilera eginen dute asteazkenean Beran eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 15:30

Azaroaren 30eko greba feminista orokorra antolatzen ari dira herriz herri horretarako sortutako batzordeak. Dagoeneko hainbat hitzordu egin dituzte greba antolatzeko, eta asteazkenean, hilaren 15ean, Beran eta Lesakan elkartuko dira.

Beran, hirugarren bilera eginen dute greba antolatzeko. 19:30ean elkartuko dira Beralandetan. Lesakan ere egun berean elkartuko dira, baina kasu horretan 20:00etan paratu dute hitzordua Arranon. Bi hitzorduak mistoak izanen dira.

Asteazkeneko hitzorduaz gain, Beran, ortziralean hainbat zaintzaileren testigantzak aditzeko aukera izanen da. 19:30ean izanen da solasaldia Kultur Etxean eta Maider Iantzik gidatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun