Gidari bat atxilotu dute Beran gidabaimenik eta asegururik gabe, eta narko-testean positibo emateagatik

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 12a, 15:30

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Beran auto-gidari bat atxilotu dute «gidatu bidenabar zerbeza bat edaten ari zela». Dokumentazioa eskatu diotenean, gidariak ez zuela gidabaimenik ohartu dira eta autoak ez zuela asegururik ere. Are gehiago, aitzineko kristalean IAT-ITVren pegatina faltsua zuela ikusi dute (azkeneko aldiz 2015an pasatu baitzuen azterketa). Gainera, narko-testa egin diotenean positibo eman du eta autoan zituen estupefazienteak konfiskatu dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun