Lesakan auzo batzarrak egin zituzten urriaren 27etik urriaren 30era. Zazpi batzar inguru eta oraindik Alkaiaga eta Zalain Zokora joatekoak dira. Alkateak adierazi zuenez, «behar, iritzi eta ideiak elkarbanatzeko espazio» ziren auzo batzarrak, «denen artean egiten dugulako Lesaka, denen artean Lesaka Gara».
Horrez gain, Nafarroako enpresen CO2 emisioak konpentsatzeko lehen proiektu publiko-pribatua Lesakan kokatu dute.
Azkenik, atzo izan zen EH Bilduren batzar irekia. Horiek guztiaz aritu gara Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.