Argitsu elkarteko eskulangileen azoka azaroaren 11n eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 12:30
Argitsu elkarteko kideek eskulanak plazaratuko dituzte larunbat goizean Lesakan.

Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak azaroaren 11n azoka antolatu du Lesakan. Lesakako plaza inguruan zenbait postu paratuko dituzte eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara gozoak, kosmetika naturala, egur tailak, eztia, bitxiak, arropa, gazta, barazkiak eta bertze hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun