'Aztarnak' dokumentalaren emanaldia bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 16:30

'Aztarnak' dokumentalaren fotograma bat. Irudia: Aztarnak.

Eguzkilore alderdi politikoak antolatuta, 'Aztarnak' dokumentalaren emanaldia izanen da bihar, azaroaren 11n, 17:30ean Beralandetan. Maru Soloresek idatzitako eta zuzendutako dokumentala da Aztarnak eta eta ordubete eta erdikoa iraupena du. 

Sinopsia

Gure bizitzaren lehen urteek, gogoratzen ez ditugunek, aztarna sakonak uzten dizkigute. Baina, betirako ote dira aztarna horiek? Ala eraldatuz doaz? Honako hau, memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia da, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun