Dokumentala eta bertso afaria izanen dituzte larunbatean Lesakako Arranon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 18:00
Garabideren 'Beltzean mintzo' dokumentala emanen dute larunbatean Arranon.

Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak antolatuta, dokumentalaren emanaldia eta bertso afaria eginen dituzte larunbatean Lesakan.

19:30ean Garabideren Beltzean mintzo dokumentala ikusteko aukera izanen da Lesakako Arranon. Ondotik, 21:00etan bertso afaria izanen dute Arranon bertan Ane Zuazubiskar eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin. Gaiak paratzen Ainhoa Larretxea ariko da.

Bertso afarirako izen ematea bukatua da, baina dokumentala ikusteko aski da bertara agertzea.

Bor-borrek antolatu ditu emanaldia eta afaria Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun