Oihan Larretxea ariko da Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 10:00

Oihan Larretxeak irabazi zuen urriaren 15ean Elgoibarren jokatutako kanporaketa. Berekin batera Irazabalek eta Rodriguezek lortu zuten finalerako txartela. Argazkia: Barren

Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 11n, larunbatean 13:00etan, Arrietako (Bizkaia) udaletxearen aitzinean. Oihan Larretxea beratarra izanen da eskualdeko aizkolari bakarra.

Beratarrarekin batera, Aritz Irazabal, Jon Rodriguez, Andoni Iruretagoiena, Beñat Lekue eta Julen Aranberri ariko dira. Sei enbor moztu beharko dituzte, 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun