Olentzero eta Diostesalve antolatzeko bilera eginen du bihar Berako Gure Txokoa elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 15:30

Aurtengo Olentzeroren kalejiran berrikuntzak egiteko asmoa du elkarteak. Irudian, 2019an parte hartu zuten herritarrak.

Eguberrietarako hilabete baino gehiago falta den arren, dagoeneko Olentzero eta Diostesalve prestatzen hasiak dira Beran.

Aurten Gure Txokoak antolatzen duen Olentzeroren kalejiran berrikuntzaren bat egiteko asmoa du elkarteak, eta hori parte hartzaileei helerazteko bihar elkartuko dira Iamotenean 19:00etan. Data hurbil ahala, entseguak ere eginen dituzte kantak ikasteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun