Sahatsa dantza taldearen emanaldia izanen dute Etxalarren azaroaren 11n

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 9a, 08:00

Sahatsa dantza taldeak emanaldia eskainiko du larunbat arratsaldean Etxalarko frontoian. Argazkia: Maxixatzen

Altxata kultur elkarteak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean Etxalarko Kultur egunak antolatu dituzte aurten ere.  Lehen ekitaldia urriaren 21ean izan zuten, Pello Apezetxea Kultur Etxean egindako Auzolangiltza dokumentalaren aurkezpena. Azaroaren 11n, larunbatean 19:00etan, Azpeitiko eta Azkoitiko dantzariek osatutako Sahatsa dantza taldearen emanaldia izanen dute frontoian, Kultur Egunak borobiltzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun