Mahaiaren bueltan elkartu dira Berako San Jose zahar etxeko egoiliarrak eta laguntzaileak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 20:00

Joan den urriaren 18an Berako San Jose Zahar Etxekoak mahaiaren bueltan bildu ziren. Zenbait herritarren laguntzari esker, urteak daramatzate bazkari hau egiten, eta aurten ere ez dute hutsik egin.

Duela urte batzuk, zahar etxeko bizilagunentzat eta langileentzako hasi ziren bazkaria antolatzen, eta aurten 63 lagun bildu dira, patronatuko kideekin, medikuarekin eta boluntarioekin batera.

Zahar etxekoek kontatu dutenez, «giro ezin hobean eta elkarrekin primeran» pasatu zuten eguna, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete otordu hori egitea ahalbidetu zuten guztiei, «zuek gabe ezinezkoa litzateke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun