Los Sara Fontán taldearen kontzertua izanen da ortzegunean Berako Kataku ostatuan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 13:00

Sara Fontán eta Edi Pouk osatzen dute Los Sara Fontán taldea, eta ortzegunean, azaroaren 9an,  Berako Kataku ostatuan izanen dira. 20:00etan izanen da emanaldia, eta sarrera debalde izanen da.

Talde berezia dira Los Sara Fontán, diskoak grabatzeari uko egin, eta zuzenekoak bakarrik egiten dituztelako. Bertzeak bertze Espainian, Portugalen, Frantzian, Suizan eta Alemanian eman dituzte kontzertuak, eta hainbat jaialditan parte hartu dute.

Ez da aste honetan Katakun izanen den emanaldi bakarra, larunbatean 21:30ean Lumi taldearen emanaldia izanen baita. Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek osatzen dute Lumi, eta pop elektronikoa egiten dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun