Urki Txoperena erabakigarria izan zen 2020-21 denboraldian Lesakako Beti Gazte taldeak hirugarren mailarako historiako bere lehen igoera lortzeko. 2021-22 denboraldi erditsuan fitxatu zuen Barakaldok, eta iaz egin zuen bere lehen denboraldi osoa Bizkaiko taldean. Igoera lortu ondotik, aurten bigarren RFEF mailan ongi dabiltza eta, berriki, Espainiako Erregearen Kopako kanporaketan Malaga taldearen kontra penaltietan galdu zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!