Sahatsa Dantza taldeak emanaldia eskainiko du Etxalarko frontoian larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 18:30

Sahatsa dantza taldea Azpeitiko plazan emandako emanaldi batean. Argazkia: GUKA Urola Kostako Hitza

Udazkeneko kultur egunen barnean, larunbat honetan iluntzeko 7etan Sahatsa dantza taldea gipuzkoarraren emanaldia izanen da Etxalarko frontoian.

Sahatsa Euskal Dantza Taldeak 1976an sortu zen Urola bailaran. 60 bat kidek osatzen dute, gehienak Azkoitia eta Azpeitikoak, eta helburua Euskal Herriko folklorea ezagutaraztea eta zabaltzea dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun