Nafarroako Bertsolari Txapelketako Lesakako saiorako sarrera bikoitza lortu nahi duzu?

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 14:30
Fernando Anbustegi gai jartzailea eta Saioa Alkaiza eta Josu Sanjurjo bertsolariak 2019an Lesakako saioan. Argazkia: Joseba Zabalza.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuko dute azaroaren 19an 17:30ean Lesakako pilotalekuan. TTIPI-TTAPAk  sarrera bikoitz bat zozketatuko du Ttipi Txartela dutenen artean bertara joateko. Azaroaren 15era arte arte parte hartu daiteke eta irabazlearen izena egun horretan berean jakinaraziko dugu. Parte hartu nahi duzu? Egin klik hemen, eta zorte on!

Lesakako saioan Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi ariko dira kantuan, Alaitz Rekondo Ferrero gai-jartzaile dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun