Abenduaren 2an eta 9an grabatuko dituzte sekuentzia horiek Beran. Zehazki, abenduaren 2an hileta bat grabatuko dute San Esteban elizan, eta figurante gazteak zein helduak behar dituzte horretarako.
Abenduaren 9an grabatuko dute bigarrena. Ricardo Baroja eskolan grabatuko dute, eta 7 eta 11 urte arteko haurrak behar dituzte. Haurrak parkean jostetan ariko dira grabatzeko unean.
Parte hartu nahi dutenek galdetegi hau betez egin beharko dute, eta zalantzak argitzeko helbide elektroniko bat ere paratu dute: enjoythesilencefilms@gmail.com.
Diru bilketa martxan
Film laburra finantzatzeko diru-bilketa ere abiatu dute Verkami plataforman. 1.500 euro biltzea zuten hasierako helburua, eta diru kopuru hori lortuta, 2.000 eurora igo dute bildu beharreko kopurua. Ekarpenak egiteko aukera bada oraindik hemen.
Dirua figurazio kostuetarako, produkziorako, garraio kostuetarako, materialerako eta ordainketetarako erabiliko dute.