Azaroaren 25ean eginen dute aurtengo kinto besta Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 6a, 12:00

Hilabeteko azkeneko larunbatean, azaroaren 25ean, eginen dute aurten kinto besta Beran. Besta eguna antolatzen hasi da herritar talde bat, eta egun hori finantzatzeko hainbat ekintza eginen dituzte.

Azaroko ortziraletan pintxo pote bereziak eginen dituzte. Ortziralean egin zu6en lehenengoa, eta hurrengo hiru ortziraletan ere eginen dituzte. Horrez gain, eltzeitsuak paratu dituzte herriko hainbat ostatuan egun hori finantzatzeko dirua biltzeko. Egunean berean, bazkaltiar bakoitzak euro bateko ekarpena eginen du eta euro hori bazkariaren prezioaren barrenan egonen da.

Kinto egunean txaranga ibiliko da Berako karrikak alaitzen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun