Bihar bukatuko da azaroaren 11n Lesakan eginen duten bertso afarirako apuntatzeko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 4a, 09:00
Ane Zuazubiskar eta Maddi Ane Txoperena ariko dira bertsotan Arrano elkartean.

Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak antolatuta, dokumentalaren emanaldia eta bertso afaria izanen dituzte azaroaren 11n Lesakan. Ane Zuazubiskar eta Maddi Ane Txoperena ariko dira bertsotan

19:30ean Garabideren Beltzean mintzo dokumentala ikusteko aukera izanen da Lesakako Arranon. Ondotik, 21:00etan bertso afaria izanen dute Arranon bertan Ane Zuazubiskar eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin. Gaiak paratzen Ainhoa Larretxea ariko da.

Bihar, azaroaren 5a izanen da izena emateko azken eguna eta  Lesakako Arranon eta Berako Errekalden egin beharko da 20 euroren truke.

Bor-borrek antolatu ditu emanaldia eta afaria Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun