Hitzaldia gainazalean gelditzen da gehiegitan. Orain, ekonomia feministan sakontzeko, urperatzeko aukera izanen da Beran. Joan den urtean egin zen eskolatxoaren lehen fasea, eta aurten bigarrena burutuko da. Adi! Gorputz Kooperatibako Enara Iruretagoienarekin egon gara eskolatxoaz eta ekonomia feministaz solasean. Galdera potolo batzuk planteatzeko ere baliatu dugu, eta hark, urpekari aparta, argitasunez erantzun.