Lesakako Realzalik peñak bigarren urteurrena ospatu du

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 10:00
Lesakako Realzalik peñaren bigarren urteurrena ospatzeko jokatu zen mus txapelketako hiru bikote onenak.

Urriaren 31n jokatutako mus txapelketan hogei bikotek parte hartu zuten eta Unai Telletxea eta Jorge Agirre izan ziren garaile

Urriaren 31n Lesakako Realzalik peñak bi urte egin ditu. Hori ospatzeko mus txapelketa, afaria eta DJa antolatu zuten Koxkila ostatuan. Mus txapelketan 20 bikotek hartu zuen parte, eta irabazleak Igantziko Unai Telletxea eta peñakidea den Jorge Agirre izan ziren. Lehenbiziko saria Martikok emandako bi lote eta Koxkila ostatuak emandako 100 euro izan ziren. Bigarren postua Beñat Kondek eta Mikel Leitzak lortu zuten, eta hirugarrena Ekaitz Badiolak eta Joseba Etxartek. Ondotik 40 lagun Arranon elkartu zen afaltzeko eta DJ Infernuk gaueko giroa alaitu zuen.

Jon Alberro, Lesakako Realzalik peñako presidentea, mus txapelketa irabazi zuten Unai Telletxearekin eta Jorge Agirrerekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun