Lesakan ortziralean eginen den kantu zaharren tailerrean izena emateko hondarreko egunak dira

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 13:00
Ainhoa Ansaren eskutik eginen dute kantu zaharren tailerra Lesakan, azaroko lehen ortziralean.

San Fermin erretiratuen elkarteak antolatu du, Ainhoa Ansaren eskutik

Euskal kantu zaharren tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren laguntzarekin. Azaroaren 3an, ortziralean 17:00etatik 19:00etara eginen dute Koskontako Bideko Lesakako udal aretoan. Izena emateko azken eguna azaroaren 1a izanen da, jubilatuen ostatuan, 5 euro ordainduta.

Tailer honetan, «gure herriko kantuen bila ibiliko gara: gogoratu, aztertu, ikasi, erakutsi… eta nola ez, denon artean eta plazerez kantatu», diote antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun