Gau Beltza

Bigarrenez ospatuko dute Gau Beltza Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 09:00

Iaz hasitako ohitura berrituz, gaur iluntzean Gau Beltza ospatuko dute Etxalarren.  18:00etan elkartuko dira eta lehenengo aurpegiak margotuko dituzte.

Ondotik herrian barna ibilbidea eginen dute.  19:00etan haur ttikien txanda izanen da, eta ordubete beranduago handiena. Bigarren itzulian 10 urtetik aitzinerako haurrak parte hartzea gomendatu dute. Eguna borobiltzeko denek elkarrekin afari autogestionatua eginen dute frontoian. 

Oroitarazi dute Gau Beltzean parte hartzen duten haurrak gurasoen ardurapean egonen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun