Ortzirale arratsaldean Goiuri Aresti Alberdik Elikadura sistema osasunaren begiradatik izenburupean eman zuen hitzaldiarekin hasi zituzten aranztarrek aurtengo kultur egunak. Herritarren interesa piztu zuen eta jende saila hurbildu zen liburutegira. Bildutakoen hitzetan, solasaldi interesgarria izan zen eta gaiari buruzko hainbat kontu ikasi zituzten.
Larunbat iluntzean, berriz, Iñaki Labaka + LBK band taldea kontzertua eman zuen gorapean. Giro ederra sortu zen. Eta igande arratsaldean, jende azkarki bildu zen eskolako gimnasioan Magma Mia antzerkia ikustera. Jendeak gozatu ederra hartu zuen Beatriz Egizabalen bakarrizketa feministarekin.
Ondoko egunetan segituko dute kultur egunek:
Azaroaren 1a, asteazkena
- Ekaitza Elkarteak antolatuta, goizean hasita, Baserritarren Eguna eginen dute. Aurtengoa XXVII. edizioa izanen da eta goizean goizetik herritarrek baratzeko produktuak, aziendak, nekazaritza tresnak eta eskulanak erakusgai eta salgai paratuko dituzte. Herritarrentzako gazta eta azienda lehiaketak ere eginen dituzte eta herriko trikitilari eta panderojoleak giroa alaitzeaz arduratuko dira.
Azaroaren 4a, larunbata
- 16:00etan partxis txapelketa eginen dute Ekaitza Elkartean.
- 18:00etan mus txapelketa jokatuko dute Ekaitza Elkartean.
Azaroaren 5a, igandea
- Ameli ipuin kontalaria eskolako gimnasioan ariko da: 17:00etan Haur Hezkuntzako eta 1. eta 2. mailako haurrentzat eta 18:00etan 3. mailatik goitiko haurrentzat.
- Ondotik merienda emanen du guraso elkarteak haurrentzat.