Lesakan ere Gau Beltza ospatuko dute gaur arratsean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 07:00
Gau beltzean hainbat ekitaldi izanen dituzte Lesakan ere, gaur arratsean.

Lesakan ere Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n, astearte arratsean. Irain Eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute, Lesakako udalaren laguntzarekin. Haur zein helduak animatu nahi dituzte etxeko trapu zaharrak hartu eta mozorrotuak joatera Harriondoa kultur etxera.

Egitarauari dagokionez, 17:00etatik 18:30era tailerrak izanen dituzte. 18:30ean txokolate jatea eta 18:45ean erritua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun