Bertso afaria eta dokumentalaren emanaldia azaroaren 11n Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 18:00
Ane Zuazubiskar eta Maddi Ane Txoperena ariko dira bertsotan.

Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak antolatu ditu bertso afaria eta dokumentalaren emanaldia. Azaroaren 11n, heldu den larunbatean izanen dira Lesakako Arranon.

19:30ean Garabideren Beltzean mintzo dokumentala ikusteko aukera izanen da Lesakako Arranon. Ondotik, 21:00etan bertso afaria izanen dute Arranon bertan Ane Zuazubiskar eta Maddi Ane Txoperena bertsolariekin. Gaiak paratzen Ainhoa Larretxea ariko da.

Izena emateko azken eguna azaroaren 5a izanen eta Lesakako Arranon eta Berako Errekalden egin beharko da 20 euroren truke.

Bor-borrek antolatu ditu emanaldia eta afaria Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun