85 eta 90 urteko bazkideak omendu ditu Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 12:00

Lesakako San Fermin jubilatu elkartearen eguna ospatu dute urriaren 28an. Larunbat eguerdian aurten 85 eta 90 urte bete dituztenak omendu zituzten. Jaione Telletxeak aurreskua dantzatu zien Alondegian, Karmele Apezetxea eta Joseba Etxepare txistularien doinuarekin. Ondotik, San Fermin elkarteko juntako kideek oroigarria eman zieten omenduei. Gogoan izan zuten aurten 90 urte bete eta berriki hil den Jesus Legasa ere. Ladis Satrustegi alkateak ere solas batzuk egin zituen, herriaren izenean omenduek egindako ekarpena eskertuz. Alondegiko ekitaldiaren ondotik, Zalain jatetxera joan ziren bazkaltzera.

OMENDUAK

Aurten 90 urte egiten dituztenak (1933an jaioak)

Modesto Barroso, Elvira Etxarte eta Juan Mikelarena.

Aurten 85 urte egiten dituztenak (1938an jaioak)

Maria Teresa Ariztegi, Asuncion Lopez, Juan Irazoki, Luis Aranguren, Jose Iturria, Maria Jesus Aiestaran, Nieves Iriarte, Julia Zaporta, Fernando Reyes, Teresa Altzugarai, Angel Mari Telletxea eta Micaela Aizpuru.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun