Bortzirietako herri eskola publikoen besta arrakastatsua ospatu dute lehen aldiz Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 11:00

800 bat lagun bildu ziren larunbatean, Irain Guraso Elkarteak antolatutako ospakizunean

Bortzirietako herri eskola publikoen bestaren lehenbiziko edizioa ospatu zuten larunbatean Lesakan, Irain eskolako Guraso Elkarteak antolatua, Balorazio hagitz ona egin zuten, Bortzirietako 800 bat lagun bildu baitziren bortz herrietako eskola komunitateak elkartuz larunbat arratsaldean egindako ekitaldietara. Antolatzaile izan ziren Irain eskolako irakasle, ikasle eta gurasoekin batera, Berako Ricardo Baroja, Etxalarko Landagain eta Arantza eta Igantzikoak ere etorri ziren, baita bortz herrietako alkateak ere.

Hasteko, Harriondoa kultur etxeko atarian bildu ziren eta bertan, Irain eskolako seigarren mailako ikasleek bertsoak kantatu zituzten eta alkateekin argazkiak atera zituzten. Handik abiatu eta kalejiran ibili ziren herri osoan, han eta hemen dantza saioak eskainiz. Plazara ailegatutakoan, talde argazkia atera zuten eta bertsoak, tailerrak eta jolasak izan zituzten, baita DJ Xaiborren musika ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun