Haur Txokoa dinamizatzeko aldi baterako lan eskaintza egin du Lesakako udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 27a, 10:30

Lesakako haur txokoan dinamizatzaile lana betetzeko deialdia egin du Lesakako udalak.

Azaroaren 13tik martxoaren 27ra arte ariko littzateke eta dokumentazioa azaroaren 3a baino lehen aurkeztu behar da

Azaroaren 13tik martxoaren 27ra arte lanean aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du Lesakako udalak. Zehazki, bere eginkizuna Haur Txokoaren dinamizatzailea lana betetzea izanen litzateke. Dokumentazioa aurkezteko azken eguna azaroaren 3a da eta, horretarako, Nafarroako enplegu zerbitzuan inskribatua egion behar da, eskatzen den atalean. Deialdiaren oinarriak eta xehetasun gehiago www.lesaka.eus eta 948 63 70 05 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun